XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BOSKARREN IRAKURRBURUA.

Anai Gil bearr duana irabazteko lanean.

Anai Gillek bein Erromako komentuan bizi zala, Anaidian sarrtu zanetik izan zuan oitura ez galtzearren, esku lanaz beretzat bearr zuana irabazi nai izan zuan: ona nola.

Goizean goiz oneraspen aundiaz meza santua entzunda, Erromatik amarr amabi kilometro zegoan baso batera joaten zan, eta egurr-zamak eginda, ogi ta gañerako beste jan gauzen orrdañez saltzen zituan.

Bein askotan bezela, egurr-zama galantakin basotik zetorrela, andre bat bidera atera zitzaion, eta onenbestez edo ainbestez erosita, anai Gili etxera eramanazi zion: baiña praillea zala ezagutu zuanean, askoz geiago eskua zabaldu zion.

Anai Gil etzegoan agindua baiño geiago arrtzeko, eta esan zion:
- Ez andretxua, ez: geiegiaren zaleak menderatzerik enuke nai, eta agindu didazuna naikoa det.

Eta au ere etzuan arrtu nai izan; errdiakin geratu zan, eta andre ura maitasun onekin oso oneratua laga zuan.

Anai Gil, iñori galbiderik eman gabe, lantegi guztietan jarrduten zan: olio biltzen, tolareetan ardo egiten, eta abarr.

Bein Plazan zegoala intxaurrak iñausteko norbait eraman nai zuan bat besten batekin ezta-baidan ikusi zuan; zuaitz aundiak eta luzeak zirala ta, etzuan joan nai nonbait.

Anai Gillek urreratuta orrduan esan zion:
- Begira, adiskide, baldin intxaurretatik zerbait eman nai badidazu iñaustera joango nazaizu.